Zer da Izfe
Informatika Zerbitzuen Foru Elkartearen (hemendik aurrera, Izfe S.A.) xede nagusia honako hau da: informazioaren eta komunikazioen teknologia-inguruan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren informazio-sistemen lerro estrategikoak gauzatuko direla bermatzeko zerbitzu informatikoak ematea.
Irudi galeria
01 argazki | 02 argazki | 03 argazki | 04 argazki | 05 argazki | 06 argazki | 07 argazki | 08 argazki | 09 argazki | 10 argazki | 11 argazki | 12 argazki | 13 argazki | 14 argazki
KONEKTATUZ: IZFEko adizkako argitalpenak
Sozietateko partaidetza
2002ko ekainetik, beste informatika-sozietate batzuekin batera (Bizkaiko Foru Aldundiko Lantik, Arabako Foru Aldundiko CCASA eta Eusko Jaurlaritzako Ejie), "Ziurtapen eta Zerbitzu Enpresa, IZENPE S.A."-n hartzen du parte, hau da, euskal sektore publikoari ziurtagiri elektronikoko zerbitzuak emateko sortutako merkataritza-sozietate anonimoan; sozietate horren egoitza Gasteizen dago.




